Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA
16
_kontra
aiaraldea.eus
Miren
Floren Usia
Ayesa
KAZETARIA
_Leihotik
Alfredo Pereiro Rekakoetxea
“Orain arte ez geneukan Euskal Herriari edota
Gernikako Arbolari loturiko koloniarik”
ALFREDO PEREIRO REKAKOETXEA (Laudio, 1961) Gernikako Arbolaren kimuak erein eta saldu egiten ditu. Orain
proiektu berri bat du esku artean: Gernikako Arbolaren esentzia duen kolonia.
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado
Gernikako arbolaren kimuak
erein eta saltzen dituzu. Nolatan?
Duela 30 urte hasi zen dena. Gernikako arbolaren ezkurrak hartzen
nituen garai hartan, nire kimu propioak egiteko, kapritxo pertsonal
moduan.
Duela bi urte langabezian geratu
nintzen, eta orduan bururatu zitzaidan gustatzen zitzaidan hori modu
serio batean egitearen ideia. Banekien mundu osoan zehar zeudela landaturik Gernikako Arbolaren kimuak, eta
horiek bilatzeari ekin
nion. Herriz herri joaten hasi nintzen, topatzen nituen kimuen ezkurrak hartzen eta argazkiak
ateratzen.
Udalekin kontaktuan jarri eta dokumentuak biltzen
eta baimenak
eskatzen
hasi
nintzen. Baina mila oztoporekin egin
nuen topo, eta azkenean egin nuena izan zen notario batekin kimuen
ezkurrak hartzera joatea, Gernikako Arbolaren ondorengo ofizial zirela ziurtatzeko, eta nire kimu zenbakitu eta egiaztatuak sortu nituen.
Horrela jaio zen “Gernikako haziak”
proiektua.
Baina hortik nola egin duzu salto
kolonia bat egitera?
Kimuen kontuarekin
web-gune bat atondu
nuen, eta eskaerak iristen hasi zitzaizkidan,
horietako asko Hego
Ameriketatik. Baina
ezin nituen kimuak
ber-
tara bidali, izaki bizidunak direlako
eta baimen bereziak behar dituzulako Ameriketara horrelako zerbait
bidaltzeko.
Orduan kimuen ordez zer bidali nezakeen pentsatzen hasi nintzen,
eta horrela sortu zen koloniaren
ideia. Athletic-ek edota Madonak bazituzten euren koloniak, baina guk
ez genuen gure lurraldeari, Euskal
Herriari, loturiko koloniarik. Gernikako arbolatik haritzaren esentzia ateratzea zen helburua.
Baina zu ez zar a perfume egilea, ez?
Ez. Ezagun batek esan zidan Katalunian bazegoela eskoziar bat,
Jimmy Boyd, enkarguzko koloniak
ekoizten zituena. Berarekin kontaktuan jarri nintzen eta nire asmoak
kontatu nizkion. Haritz hostoak bidaltzea eskatu zidan, eta hilabete eta erdiz egon zen Frantzian
duen laborategi batean, probak egiten. Egun batean
bere deia jaso nuen.
“Izugarri ondo geratu da”, esan zidan.
Zer nolako usaina dauka koloniak?
Haritzaren egurraren usaina dauka, baina ez gehiegi. Hortaz gain,
Boyd-ek bergamotaren ukitua ere
eman dio. Laranja eta limoiaren arteko zitriko bat da bergamota, eta
koloniari oreka emateko balio izan
du.
Harrera ona izan du egitasmoak?
Oso ona. Gertatzen dena da hau
artisautza produktu bat dela. Ez da
El Corte Ingles bezalako kate handietan saltzeko. Donostiako Alboka dendan, Gernikako Euskal Souvenirs-en edota Bilboko Alde Zaharrean dagoen Orriak-en topatu daiteke. Kolonia ona da, Jimmy
Boid oso perfume egile ona baita,
Rochas edo Margaret Astor bezalako markentzako lan egin duena.
Hori bai, ez dakigu Hego Ameriketara bidaltzerik izango dugun,
bertara garraiatzea oso garestia
delako. Baina Txilen badago amona
donostiarra duen emakume bat,
lurrin-denda bat duena eta kolonia
saltzeko interesa azaldu duena.
Besarkada isilak
U
rteetan gordetako sekretua edo subkontzientean lurperatuta
zegoen amesgaiztoa
azalarazi eta lagunarteko intimitatean kontatzen diren esperientziak dira. Isiltasuna, besarkadak, malkoak, norberaren bizipena. Emakumeen arteko elkarrizketa batean bizitzan jasandako sexu erasoak agertzen
direnean bakartasuna kolektibo bihurtzen da. Honelako elkarrizketetan emakume gehienak,
gehiegi, era bateko edo besteko
erasoak jasan ditugula ohartzen
zara, batzuen bizitza birrinduz.
Egun hauetan bortxaketa baten berri izan dugu eta eskuak
burura eraman dituzte batzuek,
harrituta gazteen artean honelako egoerarik ematen ez zela
pentsatzen zutelako agian. Ez
da hala izan bortizkeria euren
azaletan bizi izan duten milaka
emakumeentzat, badakitelako
gure gizarte jator honetan bortxaketak iceberg baten punta
besterik ez direla, beste guztia
sekretupean edo bakoitzak bere
barruan lurperatu behar duela.
Azken finean gure herrian sexu
erasoa jasaten duenak bi bide
ditu: isildu edo lotsa eta arbuioa
jasan.
ZURE BIDAIA AGENTZIA URDUÑAN
e h ia g o k o
1 0 u rt e b a in o gtz
e s p e ri e n ia !
B id a i p e rt s o n a li
z a tu a
608 182 172
k!
[email protected]
www.wegoaz.com