Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA
_kirola
12
MOTOZIKLISMOA
“Espainiako Kopan lehiatzea nire bizitzako
momenturik zoragarriena izan da”
KOMUNITATEA
KRONIKA:
Eternal Running
lasterketa
arrakastatsua
MARIA BARBERO (Urduña, 1987) abiadura txapeldun izan da Emakumezkoen Espainiako Motoziklismo Koparen
lehen edizioan. Open eta amateur 1000cc kategorian lehiatu zen Nafarroako Los Arcos zirkuituan.
ERREDAKZIOA I Irati Moreno
Lehenik eta behin, zorionak lortu
duzun garaipen garrantzitsuagatik.
Zer sentitu zenuen garaipena zure
eskuetan zegoela ohartu zinenean?
Eskerrik asko. Egia esan, garaipena eskuetan izan baino lehen sentitutako guztia askoz garrantzitsuagoa izan zen niretzat. Lehendabiziko lasterketa bizitzea izan da benetako lorpenik handiena. Hori bai, podium beretik nire talde osoa ikusteak,
lagunak, familia eta hainbat ikusle,
munduko emakumerik zoriontsuena bihurtu ninduen.
Lehiatzen zaren lehen aldia da orduan. Zelako esperientzia izan zen?
Demagun betidanik amestu izan
duzun hori, bat-batean egia bihurtzen dela. Momentu horretan denbora gelditzen da eta segundoak ordu
bihurtzen dira. Benetan zaila egiten
zait horri buruzko azalpena ematea.
Laburbilduz, bizitzako momenturik
zoragarriena izan zela esan dezaket.
Emakumezkoen Espainiako Kopa
egiten den lehen aldia da, ezta? Zergatik ez da lehenago egin?
Pasa den urtean Espainiako Motoziklismo Federazio Errealera heldu zen proposamena eta haien laguntza eskatu ondoren, urte batean
prestatu zuten guztia. Suposatzen
dut, orain arte egin ez bada, halakorik prestatzeko inor ez zegoelako
izan dela, oso lan gogorra izan baita.
Zergatik erabaki zenuen parte
hartzea?
Motoziklismoa bihotzean daraman emakume bati Espainiako
Lehen Emakumezko Kopan parte
hartzeko ideia sortu ondoren, ez dago
atzera bueltarik.
Egin beharra nuen nigatik eta etxean
geratu ziren emakume guzti horiei
erakusteko “gizonezkoen kirol” batean parte hartzea eta ondo egitea
oso garrantzitsua dela.
Non entrenatzen duzu?
Urduña inguruan dauden errepide zoragarrietan, bidaietan, noizbehinka(1) zirkuituan eta ahal dudanleku guztietan. Fisikoki momentu honetan ez dut ezer egiten, baina igeri
egitea da gehien gustuko dudana eta
gehien laguntzen didana behar bezala prestatuta sentitzeko.
Nola prestatu zenuen lasterketa?
Ez nuen prestatu, kontzentrazioa landu nuen, hori bai, baina beste guztia (teknika, prestakuntza fisikoa eta esperientzia) nirekin batera doaz beti.
Motoziklismoa kirol garestia da?
Bai, oso. Kirol profesional guztiak
garestiak direla suposatzen dut, baina hau bereziki. Motoa, gurpilak, gasolina, motoen prestakuntza bereziak, nire ekipamendua... Pentsa
txapelketa honetan parte hartzeko
40.000 euro behar izan ditut. Egia da
motoa oso garestia dela (30.000€)
eta, beste hainbat gauza kontuan izanda, oso zaila da dirurik gabe Espainiako Lasterketa batean parte hartzea.
Zenbat denbora daramazu
motorrean ibiltzen?
Ez asko, 2008. urtean
motoa gidatzeko agiria (2)
lortu
“Irteerako
momentuan nire
motorra gelditu
zen eta denbora
justua izan nuen
garaiz atera ahal
izateko”
“Azken hamar
urteetan
emakumeen
present zia
nabarmen
handitu da mundu
honetan”
“Ez dut ezer
lortu nahi,
disfrutatzea da
nire lorpenik
handiena”
nuen eta momentu horretan hasi
nintzen. Denbora baino gehiago, kilometroak kontuan izango nituzke,
ehun mila baino gehiago daramatzat
bueltaka hainbat motorekin, eta hori
izan da benetan txapelketa honetan
parte hartzeko gaitasuna(3) eman didana.
Motoak betidanik maite izan ditut. Ez daukat arrazoi zehatzik, baina behin probatu eta berehala jakin
nuen egunen batean nire moto propioa izango nuela.
Zein taldetan aritzen zara?
Sortu berri den Ducati Bilbao taldeko pilotu bakarra naiz momentuz.
Orain dela bi hilabete lanean hasi nintzen Ducati Bilbao moto dendan, eta
haiek izan dira taldea sortzeko aukera eman didatenak.
Orduan zure lanak asko lagundu
dizu mundu honetan, ezta?
Bai, irakaskuntza alde batera utzi
eta ia lau urte daramatzat motoen
munduan lanean. Behin mundu honetan sartuta, ezin irten.
Euskal Herrian badago lehiatzerik? Zer nolako maila dagoela esango zenuke?
Gizonezkoen lehiaketak badaude,
hainbat kategorietan gainera, baina emakumezkoen kasuan ez dago
ezer. Suposatzen dut datorren urtean haiekin lasterketak egingo ditudala eta Euskal Herriko emakume
bakarra izango naizela.
Zelan ikusten duzu emakumeen
presentzia kirol honetan?
Egia esan, azken hamar urteetan
emakumeen presentzia nabarmen
handitu da, baina seguru nago poliki poliki gehiago handituko dela. Badaude bi emakume mundialean (Elena Carrasco eta Maria Herrera) baina espero dut hemendik gutxira askoz gehiago izatea.
Eta ematen zaizuen garrantzia?
Pentsatzen nuena baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaigu. Gizon guztiek maite dituzte emakumezko pilotua, eta errespetatzen
gaituzte. Suposatzen dut Moto
GP lasterketa emakume batek
irabazten duen momentuan zoragarria izango dela. Ametsa
ote? Igual bai, igual ez...
Hiztegi lagungarria
Noizbehinka(1), batzuetan / Agiria(2), dokumentua / Gaitasuna(3),
kapazitatea
“Laudioar askok hartu zuten
parte Galdakaon egindako
Eternal Running lasterketan”.
Ganzorrotz Mendi
Taldeko arropa
berriz salgai
“Facebook-eko mezu pribatu
bidez edo ganzorrotz@gmail.
com helbidera mezu bat
bidaliz ere eskatu daiteke
(azaroaren 6ra arte)”.
KRONIKA:
Drumgorri Sugarrak
galdu, Zubiko
Malekoia Sugarrak
ordea, irabazi
“Sugarrak Laudioko
lau taldeek jokatu dute
asteburuan”
KRONIKA:
Txapeldunei bisita
“Berriz ere jendez justu abiatu
zen gure Errugbi taldearen
espedizioa Arrasatera.
16 jokalari soilik ligako
txapeldunari aurre egiteko”
+info: Argitaratu zure kirol
taldeari buruzko albiste, kronika eta deialdiak aiaraldea.
eus-eko komunitatearen Plazan