aiaraldea-komunikazio-leihoa-aiaraldea-egunkaria-40-zenbakia Nov. 2015 | Page 10

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 10 _kultura LIBURUTEGIAK Udal liburutegien erabilera handiagotu du krisi ekonomikoak Nabarmen handitu da azken urteetan mailegu kopurua Aiaraldeko liburutegietan. Krisi ekonomikoaren ondorioz liburuak erosteko ahalmena jaitsi egin delako izan daiteke. Jendartearen digitalizazioak biblioteken etorkizunari buruzko eztabaida jarri du mahai gainean. Zerbitzua, desagertu baino, eraldatu egingo dela diote liburuzainek. Liburu biltegi hutsak baino gehiago dira liburutegiak. Argazkiak, Amurrioko Haur Liburutegia. Argazkia: Jon Catalan ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Irakurzaletasuna jaisten ari dela esan ohi da sarritan. Belaunaldi berriek, teknologia berriekiko dute atxikimenduagatik(1), liburuak apaletan hautsa hartzen uzten omen dituztelako. Baina baieztapen horrek kontraste nabaria egiten du Aiaraldeko Udal Liburutegien erabilera datuekin. Datu horien arabera, zerbitzu horren erabilerak gora egin du azken urteetan. Mailegu kopuruan igartzen(2) da igoera hori. Amurrioko Udal Liburutegian, adibidez, 2865 mailegu egin ziren 2006an (haurrenak eta helduenak kontuan harturik). Handik bost urtera, 2011an, zifra hori hirukoiztu egin zen, 9495 mailegu egin baitziren. Joera hori mantendu egiten da Laudioko eta Urduñako liburutegietan ere. Urduñakoaren kasuan % 38,6ko igoera eman da maileguetan 2006tik 2014ra. Datu zaharragoak ditu Laudioko Udal Liburutegiak: 1990an 9749 mailegu egin ziren. Orduz geroztik zifra horrek behera egin du, baina 2009tik aurrera igoera nabarmen bat eman da, azken mende laurdeneko nabariena. Salbuespena Artzi niegako Udal Liburutegia da: 2011tik 2014ra % 19 jaitsi da mailegu kopurua. Liburu elektronikoa martxan jarri izanak eragina izan du horretan, liburutegiko arduradunen esanetan. Baina gaineratu dute beste zerbitzu batzuek gorakada izan dutela: interneten erabilerak, tailerrek edota ipuin kontalariek, besteak beste. Amurrioko biztanleen % 43,5a da liburutegiko bazkide, Laudion % 22a Emakumezko bazkide gehiago dago Aurrekontu mugatua eta espazio falta dira oztopo nagusiak material berria lortzerako orduan Kausa, krisia Maileguen igoera orokor horren zergatiez galdetuta hitz bat gailendu da liburutegietako arduradunen mingainetan: krisia. Krisi ekonomikoa dela eta liburuak erosteko ahalmena txikitu egin da, eta horregatik igo da liburutegia bezalako zerbitzu publiko eta doako baten erabilera. Bazkidetzen datuek ere informazio interesgarria eskaintzen dute liburutegien erabileraren inguruan. Bazkide gehienak emakumezkoak direla da atera daitekeen ondorioetako bat, aldea oso handia ez den arren. Amurrioko helduen liburutegian, esate baterako, % 57 dira emakumezkoak (iazko datua), eta eskualdeko beste liburutegietan ere urtez urte bazkide egin direnen gehiengoa emakumezkoak dira. Bazkidetzen datuak herri bakoitzeko biztanleriaren datuekin alderatuz gero, ehuneko interesgarriak ateratzen dira. Laudion, adibidez, 18.000 biztanle daude, baina udal liburutegiak 3951 bazkide ditu; hau da, populazioaren % 22a. Amurrion, berriz, populazioaren % 43,5a da bazkide. Mugak: espazioa eta aurrekontua Liburutegien jarduna, baina, ez da liburuen mailegu hutsera mugatzen. Beste hainbat zerbitzu ere eskaintze dituzte: ikasteko gunea, prentsa, bideoteka, artxibategiak, ordenagailua, kultur eskaintzak, fotokopiagailua... azken berrikun- tza liburu elektronikoena izan da, Eusko Jaurlaritzak EAEko biblioteketan sustatutakoa. Bi dira material berria eskuratzerako orduan liburutegiek topatzen dituzten oztopo nagusiak: aurrekontu mugatua izatea eta espazio falta. Laudioko liburutegian, adibidez, urtero 1000 dokumentu berri inguru sartzen dira, eta beste 1000 inguru baztertu, “funtsa eguneratua egoteko”. Espazio faltaz gain, Laudioko liburuzaina den Patricia Acebesek aipatu du oso jende gutxik lan egiteak ere zailtasunak dakartzala ekitaldi berriak antolatzerako orduan. Urduñako liburuzaina den Loli Varelarentzat, berriz, “edukien dibertsifikazioa” da gakoa, “dibertsifikazio horrek espazio birbanatzera bultzatzen du eta hori konplikatua izaten da sarritan”. Amaieraren hasiera? Interneten eta liburu elektronikoen hedatzeak galdera bat jarri du mahai gainean: Zer gertatuko da liburutegiekin? Euren amaieraren hasierara iritsi gara? Aiaraldeko liburuzainek diote ezetz, ez direla desagertuko, eraldatu egingo direla. Nola aldatuko diren da horren argi ez dagoena. “Argi dago datozen urteetan papera albo batera utziko dela pantailen mesedetan”, ondorioztatu du Varelak. Aipatu du badaudela liburu batzuk jada iraganaren parte bilakatu direnak; “entziklopedia klasikoak, adibidez”. Fikziozko liburuen kasuan, baina, papera desagertzeko oraindik “urte asko” igaro beharko direla uste du urduñako liburuzainak. “Liburutegien funtzioa aldatzen ari da”, aitortu du Acebesek, baina aipatu du aldaketa horiek beti egon eta beti egongo direla, liburutegiak “jendartearen ispilu” behar dutelako izan. Etorkizunean, paperezko bilduma “txikiagoa” izango dela uste du Laudioko liburuzainak, “baina askoz eguneratuagoa egongo da”. Artziniegako liburuzainak ere bat egiten du liburutegiak desagertuko ez direnaren baieztapenarekin. “Izan ere, aspaldi utzi zioten liburu-edukiontzi soil izateari, udalerriko elkargune bihurtu dira eta baita sozializazio eta parte hartze eremu ere”. Hiztegi lagungarria Atxikimendu(1), lotura / Igarri(2), nabaritu / Luis Vil MUSIKARI ETA ZINEMAGILEA _Kamerinoa Txakur kateatuak T xakur kateatuak, euren kateen distantziak markatutako perimetro eskasaren bakardadean bizi direnak. Euren gorozkien artean lo egiten duten eta euren jabeen hondar zikinak jaten dituzten txakurrak. Fisikoki eta psikologikoki zikiratuta euren jaiotzetiko izaera sexuala ukatua duten txakurrak. Euren jabeen ongizate eta segurtasunerako instruitu eta magistratutako txakurrak. Jarrera bortitzak garatzen dituzten txakurrak, bizitza osoan euren jabeekiko beldur eta terrore egoera batean egoteagatik. Euren jabeengandik bakardade egoera batera kondenatuta jaio, bizi eta hil egiten diren txakurrak. Euren esklabo kateatuaren ahulguneez baliatzen diren jabeak, txakurrak jaten ematen dion eskuarekiko garatzen duen muturreko fideltasuna medio. Esklabo on izateko gai izateari uzten diote txakurrei dudarik gabe buruan tiro egiten dieten jabeak. Txakur-gizaki, esklabo-jabe harremana ezartzeko beharra duten jabeak, gailentasun tradizio hori asetu ahal izateko. Txakur kateatua, gure inguruko baserri tradizional eta idilikoetako dekorazio elementua. Euren paretik igarotzen garenean beti zaunka egiten duen txakur kateatua, agian zaunka egitea delako bere oihu eta askatasun ekintza bakarra.