Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 8

8 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a argazki erreportajea Aiaraldeko Mugimendu Feministak “kazerolada” egin zuen iragan igandean eskualdean, larunbatean Laudion jazotako eraso matxista salatzeko. Horrez gain, etxeak morez eta aldarrikapenez josi dituzte, emakume erasotuei babesa adierazteko. Arrakasta nabarmena izan dute bi ekimenek, bizilagun ugari batu baitira deialdietara. Laudioko eraso matxista salatzeko, lapikoak eta sormena kalera Testua Izar Mendiguren Cosgaya Emakume bat erasotua izan zen iragan larunbatean Laudion. Genero indarkeria egotzita atxi- lotu zuten gizonezkoa. Hori dela eta, erasotuari babesa adierazte- ko etxeen kanpoaldeak erabili dituzte aldarrikapenak jartzeko, Mugimendu Feministak eginda- ko deialdiari jarraiki. Facebook kontuan argitaratu dituzte jasotako argazkiak. "Astin ditzagun irudimena eta atera ditzagun balkoi eta leihoetara eraso matxisten aurrean gure babes eta autodefentsa feminis- tako indar guztiak! Erasotzaile, etxean edo kalean, gaur eta beti, aurrean izango gaituzu! Erasorik ez erantzunik gabe!", adierazi dute. Igande gauean egin zuten "kaze- rolada", eskualdeko herri guztie- tan: "Bizitzen ari garen egoera latz honetan ere ez dugu onartu- ko inolako erasorik, aski da! Era- soen aurrean, autodefentsa femi- nista!". Laudioko Udalak, bere aldetik, erasoa gaitzetsi eta bihar balkoiak apaintzera deitu ditu herritarrak, ohar baten bidez. INDARKERIA MATXISTARIK AURRE EGITEKO PREST Azken asteetan Euskal Herrian indarkeria matxista kasuak areagotu egin direla salatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak.