Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 6

6 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a elkarrizketa “3D eta laser inprimagailuekin osasun materialak diseinatu eta ekoizteko batu gara” Testua Aitor Aspuru Saez Lehenik eta behin, zein eki- menean ari zara parte hartzen? Euskadiko koronabirusaren aurkako Maker Taldean parte hartzen ari naiz. Koronabirusaren aurkako borrokan laguntzeko gogoa duen jende multzoa gara eta 3D eta laser bidezko makinei ez ezik, 3D diseinuari eta inpri- matzeari buruzko ezagutza ere badugu. Osasun arloko langileen lagun- tzari esker, haiek balioztatzen dizkiguten diseinu guztiak fabri- katzen ditugu falta den material guztia berriz hornitzeko. Gainera, Reesistencia Teamen menpe gaude eta eurekin elkar- lanean aritzen gara, baita MH Maker Helpekin haizagailua gara- tzeko, hau da, modu artifi zialean arnasa hartzeko tresnaren lehen prototipoa, ospitaletan gabezia egongo balitz ekoiztu ditzaten nahi beste. Zein da ekimen horren helbu- rua? Gure ideia nagusia da 3D inpri- magailuak dituzten pertsonen sare bat eraikitzea da, garatzen ari den haizagailuaren prototipoa funtzionala eta bideragarria izan dadin, eskala handian errepro- duzitu ahal izateko eta, horrela, aparatu hori behar duten ospi- tale guztiak hornitzeko gai izan gaitezen. Aldi berean, osasun arloko lan- gileentzako babeserako elemen- tuak (EPI) ekoizten ari gara. Oraingoz, zipriztinen aurkako biserak ari gara ekoizten, orain behar diren diseinuak baitira, eta esandako langileek balioztatuak izan direlako. JON ANDER ITURRIOZ (Laudio, 1993) 3D INPRIMITZAILEEKIN OSASUN PUBLIKORAKO MATERIALAK SORTZEN HASI DEN SAREAN PARTE HARTZEN ARI DA. JARDUERA NOLA ANTOLATZEN DUTEN AZALDU DU, BESTEAK BESTE. Noiz eta nola sortu zen eta nola koordinatzen duzue lana? Martxoaren 13an sortu zen, "Maker" arima duten pertsona talde batek pentsatu zuenean orain arte bereganatutako jakin- tzek komunitatea lagun dezake- tela orain bizitzen ari garen kri- sian. Lan guztia Telegram aplika- zioaren bidez koordinatzen dugu eta aurrerapen eta berri guztiak sareetara igotzen ditugu. Taldeetan banatuta gaude, bakoitzak ekar ditzakeen intere- sen edo ezagutzaren arabera eta autonomia erkidegoen eta herial- deen arabera. Pertsona bera hainbat taldetan egon daiteke aldi berean edo bakarrean, eta talde bakoitzean hainbat administratzaile ditugu poliziarekin eta osasun indarre- kin harremanetan daudenak, logistika arazo osoa aurrera era- mateko. Gero eta hobeto antolatzen ari gara eta azkarrago mugitzera bultzatzen gaituzten harreman gehiago lortzen ari gara. Espainiako lurralde osoa biltzen duen taldea honako hau da. “Osasun langileek balioztatzen dizkiguten diseinuak inprimatzen ditugu euren babeserako” Zer egin duzue orain arte? Lan guztia talde desberdinetan banatu dugu: Maskarak, kaskoak, betaurrekoak, eskuetarako hel- dulekuak, arnasguneak... Diseinu baten onarpena jasotzen dugu- nean (balioztatzea osasun langi- leek eman behar dute), egunera- tzen dugu eta guztiok hasten gara ekoizpen masiboarekin. Aurretik sortzen ditugun pieza guztiak esterilizatu egiten dira bidali aurretik. Zeintzuk dira dituzuen beha- rrak helburuak lortzeko? Lehenik eta behin, lasai egon. Taldean gero eta jende gehiago gaude eta kontuan izan behar dugu burura etortzen zaizkigun gauza guztiak ezin ditugula komentatu. Talde bakoitzak bere eginkizunak ditu, eta edozein galdera dagozkien taldeetan ebaz- ten dira. Hasieran 30 pertsona inguru ginen eta orain 800 baino gehiago gara Euskal Herrian eta 7.300 inguru estatu osoan, eta kopurua hazten ari da etengabe. Gure helburua diseinuak aha- lik eta azkarren balioztatzea da, baliabideak agortzen diren lekue- tan gure bidez berriz hornitu ahal izateko, behintzat, zama berria jaso arte. Diseinu bat abian jartzen den bakoitzean, itxaron egin behar dugu sanitarioek balioztatu deza- ten, guk fabrikatu ahal izateko, beraz, ez du zentzurik internete- tik dabilen diseinu guztiak inpri- matzen hastea, gehienak ezin baitira erabili Covid-19aren aur- ka. Osasun hornitzaileek egiazta- tu ez dituzten interneteko disei- nu asko daude, beraz, aholku gabe erreplikatzen dituzten pertsonak kontuz ibili behar dira, prebentzio neurriak betetzen ez dituztelako.