Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 4
4
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
argazki erreportajea
Koronabirusari aurre egiteko babes-elementuak ekoizteari ekin
diote Aiaraldeko hainbat talde eta norbanakok, Covid Euskadi
dinamikak zabaldutako deialdiarekin bat eginez.
Milaka maskara ekoitzi dituzte dagoeneko eskualdean, 3D
eta laser inprimagailuak baliatuta, eta auzolanean jarraitzeko
asmoa dutela adierazi dute.
Koronabirusaren aurkako
milaka babes-elementu
ekoizten ari dira Aiaraldean
Testua Txabi
Alvarado Bañares
Hedabideetan sarritan agertu
da osasun langileen koronabiru-
saren aurka borrokatzeko duten
baliabide falta. Egoera horretaz
jakitun, birusaren aurkako babes-
elementuak (maskarak, EPIak...)
ekoizteari ekin diote eskualdeko
hainbat norbanako eta taldek,
Covid Euskadi ekimenarekin bat
eginez. “Egunero 1.000 maskara
inguru ekoizten ditugu, eta 12.000
fabrikatu eta banatzea lortu dugu
jadanik EAEn”, azaldu du talde
koordinatzaileko kideak den Jon
Ander Iturrioz laudioarrak.
Laudioko jendea soilik ez, bes-
te herri batzuetakoa ere batu da
egitasmora. Amurrioko Kopas
enpresako kideek, adibidez, sariak
eta oroigarriak ekoizteari utzi
zioten alarma egoera piztu zenean,
maskarak fabrikatzera pasatzeko.
“Bagenituen materialak, bagenuen
esperientzia”, azaldu du Iñaki
Llanok, “aukera ugari baloratu
genituen, 3D inprimagailuaren
prozesua ez baita horren azkarra”.
Prototipo bat diseinatu eta ekoiz-
teari ekin zioten. “1.000 maska-
ra inguru fabrikatu eta banatu
ditugu dagoeneko, kostu guztia
gure gain hartuta. Astebete dara-
magu lantegian itxita, ekoitzi eta
ekoitzi”. Ekimenarekin aurrera
jarraitzeko prestutasuna erakutsi
du Llanok, baina ez dakite jarrai-
tu ahalko duten, jarduera ekono-
mikoak eteteko agindua baitago.
Zaraobe Institutuan ere
Zaraobe Institutuak ere egin
du bat proiektuarekin. “Hainbat
inprimagailu genituen, eta baita
material erosi berriak ere”, azal-
du du Leire Ugarriza zuzenda-
riordeak. Ikastetxeek atek itxi
zituztenean etxera eraman zituz-
ten tresna guztiak, eta bertan
jarri zituzten martxan. Zaraobe-
ko kideek ere badute ekoizten
jarraitzeko asmoa, horretarako
beharra dagoen bitartean, behin-
tzat.
Covid Euskaditik, aldiz, beste-
lako babes elementu batzuk ere
egiteko asmoa adierazi dute.
“Badaude ekoizteko oso zailak
diren elementu batzuk, materiak
bereziak dituztenak, arazoak
ditugu”, aitortu du Iturriozek,
“baina ez dugu itxaropena galtzen.
Guztion artean pausoz pauso
lortuko dugu aurrera joatea”.
MILAKA MASKARA
Milaka maskara ekoitzi dituzte dagoeneko Aiaraldeko boluntarioek,
auzolanean, 3D edota laser inprimagailuak baliatuta.