Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 32

32 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a Kontra Aiaraldetik mundura Prachatai (Flickr) Ibon Cuartero Picaza JAIOTERRIA LAUDIO (1986) BIZILEKUA SHANGHAI (TXINA) BIDAIAREN ARRAZOIA FUTBOL ENTRENATZAILE GISA LAN EGITEA “Txinan pertsonen osasuna izan da lehentasuna koronabirusari aurre egiterako orduan” Txinan bete betean harrapa- tu zaitu koronabirusaren aferak. Nola bizi izan duzu? Hemen koronabirusaren kontua ez dakit zehazki noiz hasi zen, bai- na urtarrilaren azkeneko hamabos- taldian gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. Niri Tailandian oporre- tan harrapatu ninduen eta hortik nire etxera, Laudiora, bueltatu nin- tzen. Zorte ona izan nuela uste dut. Gero otsaila amaieran bueltatu nintzen Txinara, 14 eguneko iso- lamendua egin eta berriro lanera bueltatu nintzen. Bitartean hemengo lankideekin hitz egiten nuen jakiteko nola ze- goen egoera. Zer neurri ezarri dira Txinan koronabirusari aurre egiteko eta nola bizi izan dituzu zuk? Laudion nengoela harremanetan egon nintzen hemengo jendearekin eta egoera nola zihoan kontatu zida- ten. Hemen, larrialdi egoera behin ezarrita, jende guztiak etxean ego- teko agindua zeukan. Garraio publiko guztia gelditu zen, industria guztia ere, komer- tzioak… oinarrizko beharrek eta eurak sortzen dituzten industria bakan batzuek jarraitzen zuten ire- kita, baina prebentzio guztiarekin. Shanghaiko gobernuak kaleak eta leku guztiak desinfektatu zi- tuen eta pertsona boluntario bat- zuek, arropa bereziekin, hiriko sa- rrera estrategiko guztiak itxi zituz- ten. Hau guztia poliziaren lagunt- zarekin burutu zen. Zure ustez, Txinak aplikatu- tako neurriak egokiak izan dira? EGUNKARI HAU LAGUNTZEN DUTE: Tellería 2, Laudio (Araba) 94 672 65 43// info@ grafi ksarea.ecom Europan edo Estatu Espainiarrean aplikatu ahalko lirateke? Haien emaitzak ondo egon direla esaten dute. Hiri honetan, adibidez, ia 400 pertsona egon dira kutsatuta (“gobernuak esandako zenbakiak” direla kontuan izanda betiere). Dagoen jende guztiarekin, hau izugarrizko datua da. Egia da ere, hemengo kultura eta gizarteak duela 10 urte jasandako beste bi- rus bat duela buruan eta horrek herritarren pentsamoldean lagun- du duela. Hala ere, guztiok ikusi ditugu bi- deoak non egoera batzuk kritikaga- rriak diren. Bestetik, hemen lehen- tasun pertsonen osasuna izan da. Europan eta Estatu Espainia- rrean, aldiz, neurriak gutxika joan dira. Gaur egun, egoera askotan ekonomiaren garrantziak agint- zen jarraitzen du pertsonen osasu- nak baino. Nire ustez, ez da egokia biztan- le asko etxean isolamendua egiten egotea eta aldi berean industriak aurrera jarraitzea, honek pertsona askorentzat dakarren arriskuare- kin. Niretzat osasuna da lehenen- goa. Datu gisa, otsaila amaieran eta martxoa hasieran hasi dira he- mengo lantegiak irekitzen, baina guztiak gobernuak ezarritako pre- bentzio neurriekin, bestela ezin zu- ten ireki. Langileen osasuna oso ga- rrantzitsua zen. Egia da ere, politikoki eta kultu- ralki Europa eta Txinak ezberdinta- sun handiak dituztela eta oso zaila izango zen lehengo egunetik haiek ezarritako neurri zorrotzak hemen aplikatzea. TXINA DESKRIBAPENA Abenduan detektatu ziren Covid-19 birusaren lehen kasuak. Gaixotasunaren jatorria Wuhan hiriko arrain eta itsaski merkatu batean zegoela pentsatu zen hasieran, baina hipotesi hori baztertu egin dute, inguru horretan sortu zen arren. Neurri gogorrak jarri zituen gobernuak epidemia kontrolatzeko, baina balio izan dutela ondorioztatu daiteke. Gaur egun, Estatu Batuak da kutsatu kopuru handiena duen herrialdea, eta Espainia bigarrena. Txinan, aldiz, hildako eta gaixotu kopurua jaisten ari da etengabe. Argitaratzailea: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: Hamabostekaria Lege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa: [email protected] [email protected] [email protected] Publizitatea:[email protected] Tlfnoa: 688 62 53 94 Helbidea: Nerbioi Kalea 12, behea. Laudio. Araba. 01400 Telefonoak: 94 656 85 54/688 62 59 00 Web-gunea: www.aiaraldea.eus ERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Aldizkariak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna. ESKER BEREZIAK BANATZAILE BOLUNTARIOEI: Xabier Ugalde Gulias, Jabi Asurmendi Sainz, Unai Llano Anda, Eider Solatxi, Alberto Martinez Gutierrez-Barquin, Ali Orue Del Valle, Garrastatxu Landaluze Okeranza, Genma Corbella Eguiluz, Unai Vicente Basterra, Estibaliz Bideguren Otaola, Aitor Fernandez de Pinedo, Endika Arribas Gulias, Eunate Molinuevo Olabarria eta Koldo Rodriguez