Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 2
2
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
erreportajea
202 koronabirus
kasura heldu da
Aiaraldea
Koronabirus positibo berri bana diagnostikatu zituen atzo -apirilak 10, osteguna- Osakidetzak Laudion, Urduñan,
Artziniegan eta Aiaran. Hala ere, eskualdeko une kritikoen datuekin alderatuta, kasu berri gutxi topatu zituzten. 202
kasura heldu da dagoeneko eskualdea, baina egunik okerrenak igaro direla dirudi, positiboen %39a (79 kasu guztira)
martxoaren 25etik 29ra detektatu baitzen.
Testua Aitor
Aspuru Saez
Osakidetzak adierazi du bere
eguneroko txostenean 4 koro-
nabirus positibo erregistra-
tu zituela ostegunean Aiaral-
deak. Horrela, 202 kasura hel-
du da jadanik eskualdea.
Edonola ere, apirilaren ha-
sieratik kutsatu berrien kopu-
ruek behera egin dute, esatera-
ko, asteazkenean kasu bakarra
aitortu zen, osasun sistema pu-
blikoak datuak argitaratzeari
ekin zionetik kopuru txikiena.
Herrika, kutsatuen banake-
ta hurrengoa da: Laudion 80,
Amurrion 62, Urduñan 20, Aia-
ran 15, Orozkon 11, Artziniegan
9 eta Okondon 5.
Udalerrika kutsatuen kopu-
ruaren sailkapena ezberdina
da, ordea, ehunekoei errepa-
ratuta. Zehazki, Amurrio da
herririk kaltetuena %0,59re-
kin, gero Aiara %0,51rekin, Ur-
duña eta Artziniega %0,46re-
kin, Laudio %0,43rekin, Oroz-
ko %0,42rekin eta, azkenik,
Okondo %o,41ekin.
Berez, grafi karen unerik kri-
tikoenak martxoaren 25etik
martxoaren 29ra izan ziren.
5 egun horietan 79 koronabi-
rus positibo diagnostikatu zi-
tuzten, krisialdi osoaren %39.
Gero, egunez eguneko hazkun-
dea apaltzen joan da eta kon-
fi namenduaren eragina naba-
ritu da. Berez, aurreko egune-
tan kutsatuen %24,7 erregistra-
tu zituzten eta 30etik aurrera
%36.
Jakina, aintzat hartu beha-
rra dago ezarritako protoko-
loen ondorioz, eskualdeko gai-
xo guztiak ez direla erregistra-
Aintzat hartu
beharra dago
ezarritako
protokoloen
ondorioz,
eskualdeko
gaixo guztiak
ez direla
erregistratu
tu. Hainbat jendek konfi natua
igaro du gaixotasuna eta tes-
tak egiteko bitarteko nahiko-
rik ez delako egon, eta momen-
tuz, behintzat, ez dira datuetan
erregistratu. Anbulatorioek ja-
kinarazi dutenez, gainera, mo-
mentuz ez dute test azkarrik
probak egiteko.
EAE mailan, berriz, 10.103 la-
gun kutsatu ditu Covid-19ak;
5.392 Bizkaian, 2.908 Araban
eta 1.803 Gipuzkoan. Hilda-
koen kopurua 729ra heldu da.
Gehienek 60 urte baino gehia-
go zituzten; 704.