Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 18

18 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a artikulua COVID-19 birusak eragindako salbuespen egoeraren aurrean, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko langileek eta Artezkaritza Kontseiluak, Kooperatibako lan-jarduera nagusiak eta Faktoriako obra-lanak etetea erabaki du. Hala ere, Aiaraldea Hedabideko lan-taldea ohikoan bezala lan egiten jarraituko du alarma egoerak irauten duen bitartean. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak lan jarduera gehiena eta Faktoriako obra-lanak etetea erabaki du Kooperatibako langileak bilduta, alarma egoera piztu baino lehen eginiko irudi batean. Aiaraldea.eus Egoera zail honen aurrean, kolokan geratu da euskara gure eskualdean biziberritzea helbu- ru duen proiektuaren bideraga- rritasun ekonomikoa, egunero- koan kudeatzen ditugun hain- bat proiektu, zerbitzu eta tresna bertan behera utzi behar izan di- tugulako. Hori dela eta, hainbat erabaki hartu ditu Kooperatibak; lehe- na eta garrantzitsuena, egun or- dainduzko lana egiten duten 14 langileetatik bakar bat ere ez ka- leratzea egoera ekonomiko zail honen aurrean. Bigarrena, aldi baterako en- plegu erregulazio espedientea ezartzea Kooperatiban. Espe- diente honen ondorioz, ezinbes- tekoak diren lanak egiteko lan- jardunak mantenduko dira soi- lik. AEEE honen ezarpena langi- le guztien oniritziarekin ados- tu da Kooperatiban. Era berean, eta alarma egoera piztu zen mo- mentutik egin bezala, manten- tzen diren lan jardunak etxetik bertatik egingo dira, telelanaren bitartez. Obra lanak bertan behera Modu berean, eta jendartea- rekiko erantzukizunez, alarma egoerak irauten duen bitartean Laudioko industrialdean koka- tutako Faktoria eraikitzeko obra- lanak behin-behinean etetea erabaki du Kooperatibak. Gau- zak horrela, udazkenerako au- rreikusitako inaugurazioa ko- lokan geratzen da, salbuespen egoeraren ibilbideak baldintza- tuta. Halarik ere, arlo guztietan gure jarduna mugatuko dugun arren, Kooperatibak kudeatzen dituen komunikabideek eta ber- tako langileek jendartea behar bezala informatzeko lanean ja- rraituko dute alarma egoerak iraun bitartean. Zentzu horre- tan, #EtxeanGoxo egoteko ba- liabideak eskaintzen jarraitu- ko dugu. Bazkideen ekarpenak babes Aipatutako egoerak gure Koo- peratibaren jardunean ondorio ekonomiko larriak izango ditu. Zorionez, euskara biziberritzeko proiektu komunitario honek bi babesleku garrantzitsu ditu bere biziraupena bermatzeko; lerro hauetan ere aitortu nahi dugun langileen konpromisoa da lehe- Sortu den egoerak ondorio ekonomiko larriak izango ditu kooperatibaren jardunean, baina proiektu komunitario honek helduleku garrantzitsuak ditu aurrera jarraitzeko na, egoera makurraren aurrean, elkartasunez eta enpatiaz aritze- ko konpromisoa hartu duen lan- gile-taldea. Bigarrena, Kooperatiba osa- tzen duten 410 familia bazki- deak dira; euren ekarpen ekono- miko eta boluntarioari esker sor- tu eta garatu da proiektua, eta egoera larri honen aurrean ekar- pen hori ezinbestekoa izango da esku artean ditugun ildo, proiek- tu eta amets berriei eusteko. Edonola ere, eta aurreiku- si ezin ditugun ondorio ekono- mikoei aurre egiteko, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak eskual- deko norbanakoak gonbidatzen ditu proiektuarekin bat egin, eta bazkide eginez, ekarpen ekono- miko eta boluntario hori indar- tzera.