Abuskaria Maiatza | Page 4

JUUL Kanpaina

Liburuaren eguna ospatzeko, Abusu Ikastolak Juul kanpaina egin du.

Aitana Calvet

Asier Kareaga

Paula RiaƱo

4

Zer da Juul kanpaina?

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma. Kanpaina bat burutzen da haur eta gazte guztiek liburu eta ilustratzaile bat hautatzen dutelarik.

Horretarako:

1. Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak aukeratzen dituzte. Ikasleak jartzen dira epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, izan behar dira eta ez, irakasleek irakurtzera behartuak.

2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute.

Juul kanpaina, ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

Abusu Ikastolan, JUUL kanpainak Euskaraz bizi taldeak antolatu du, D.B.H 4ko ikasleak egon ziren laguntzen.

Apirilaren 17an bozkaketa egin zen, ikasle guztiek bere iritzia eman zuten.

Hona hemen ikastolako emaitzak:

H.Hn: Makilakixki

L.H 1 - 2: Jonasen iratzargailua

L.H 3 - 4: Botila baten historia

L.H5 - 6: Nire aita ikusezina da

D.B.H: Gizajo baten egunkaria

Ilustratzailea: Mikel Valverde