Abril 2020 Berberana Abril 2020 273 LR | Page 20

20 | berberana | abril de 2020 E US KA RA R E N O R R IA Etxean itxiak eta euskaraz zer? Uste izan gabe etorri zitzaigun itxial- dia. Eta aurreneko kasu positiboak. Arabako eskolak izan ziren itxi ziren aurrenekoak. Oraindik sinistu ezinik geundela, larriki gaixotutakoen kopuruak gora egin zuen eta halako batean gomen- dio orokorrak euskaraz ere heldu zitzaizkigun. Eta unibertsitateak eta euskaltegiak itxi behar. Konturatzerako gogortu ziren neurriak eta edozertara kalera atera eta, isuna!. baina lanera bai. Ondoren, erabateko itxialdia etxean, baldin eta funtsezkoa ez ba- zen gure lana. Eta, etxean zer…. denbora asko, denbora gehiegi, nola beteko hainbeste denbora? Jasotzekoak, garbitzekoak, aspal- ditik egitekoak, sormeneko errezeta- ren bat frogatu eta? Telebista, Sare sozialak, irakurri, eta orduan zer? Sare Sozialen “suta- ra” egurra bota eta bota egon baita jendea. Euskararekiko konpromesua be- rezkoa zaigunoi, aurreko guztian euskararen tokia bilatzen- aritu gara, eta aurkitu ere: euskal kantarien etxeko emanaldiak, umeekin euska- raz egitekoak, Zumba euskaraz eta euskal musikarekin, pailasokeriak, ipuin kontalaria, sukaldaritza tuto- rialak eta dantza egitekoak. Txalo sortak jo ditugu –me- reziak- osasunaren inguruko langile guztiak eta dena kontrolpean edu- kitzen saiatu direnen omenez. Askoz jende gehiago behar zuen antzekorik hala nola: garraio publikoen gidariak, dendariak, adinekoei laguntzen ibili diren oro…. Lerro hauetatik beste txa- lo zaparrada eskatu nahi nuke jendea entretenitzeko sormen lan hori eus- karaz egin-konpartitu duten horien­ tzat, eta baita ere halakoak bilatzen, eskatzen, biltzen eta euskararen kon- tua hain berezko ez dutenen artean zabaltzen ibilitako pertsonentzat: zo- rionez, askoren berri izan dugu ori- jinalak eta entretenigarriak, gainera. Dena ez dago eginda, gehiago nahi dugu, gehiago ahal dugu eta gehiago lortu behar dugu. Eta denon erronka da hori! Eutsi!! Argazkiak "Desde mi ventana" ekimenekoak dira eta Aintzane Prieto eta Gorka Mauleonenak dira. No te pierdas las fotos de nuestras fiestas o actividades, visita el blog de Berberana, ahora en nuestra web Gure jai edo jardueren argazkiak, Berberanaren blogean, gure webgunean arabakoerrioxa.eus